XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zuzenbide penala eta fiskala horrelakoak dira.
Zuzenbide penalean badago
Horren arabera ez dago deliturik, ez eta zigorrik aldez aurretik lege batek ez baditu delitu eta zigor horiek aurrikusten.
Horrela, zuzenbide penala kalifikazioaren aldetik osatua dago.
Ekintza guztiak zuzenbide penalean aurrikusiak daude; eta ekintza bat ez bada aurretik lege batean aipatua, orduan ekintza hori ez zaio zuzenbide penalari interesatzen.
Ezin da analogia edo antzekotasunik erabili zuzenbide penalean aurrikusia ez zegoen ekintza bat zigortzearren.
Baina halako hertsidurazko printzipioak ez dira oso arruntak beste zuzenbide eremutan.
Beste eremutan hutsuneak gertatzen dira zeren egoera batek kutsu juridikoa izan dezake erantzun juridiko berezirik izan gabe: badirudi printzipioz zuzenbideak egoera horri buruz zerbait esan beharko lukeela, egoera juridikoki errelebante edo adierazgarria da, baina erantzun juridikoaren bila abiatuz gero konturatzen gara hutsune bat dagoela zuzenbideak (xedapenek) erantzunik ematen ez duelako.
Une honetan bereizketa bat egin behar dugu.
Gauza bat da sistema juridikoa
Baliteke xedapenek juridikoki errelebante edo adierazgarri den ekintza edo egoera bati buruz ezer ez esatea,
Orduan hutsune bat dago, baina gero epaileak edo juristak egoera horri erantzun bat ematen dio,
Bigarren kasuan ez dago hutsunerik sistema juridikoan epaileak edo juristak erantzun bat aurkitzen duelako.
Baina lehen ikusi dugun bezala, zenbait eremutan, zuzenbide penalean adibidez, hori ezin da egin; orduan hor hutsune bat dago praktikan bai
Ezin da zuzenbide penalaren edozein birreraikuntza egin.
Zuzenbide-teoria batzuek esaten zuten zuzenbidea osoa edo osatua zela, ez zegoela hutsunerik zuzenbidean.
Hutsuneak daudela aitortzea zuzenbidearen akatsak aitortzea bezalakoa da, eta orduan ideologikoki zuzenbidea sistema perfektotzat jotzen delako edo, esan ohi da zuzenbide batek ezin duela hutsunerik eduki.
XX.mendearen hasieran bi teoria plazaratu ziren hutsuneen inguruan, biak hutsuneen posibilitatea ukatuz.
Bat da espazio juridikoaren teoria (
Horren arabera arauek zuzenbidea osatzen dute.
Arau batek existitzen badu orduan espazio juridiko bat betetzen du.